2022ko urriaren 31a
Esklerosi anizkoitzak ez dauka sendabiderik. Tamalez. Beste hainbat gaitzen moduan.
Hartzen dudan botika saiatzen da gaitza lo mantentzen. Saiatu, ez duelako beti helburua lortzen.
Gainera, botiken albo-ondorioek beste su-txiki batzuk eragin ditzakete.
Botiken inguruko nire errealitate hau, esperantzara kondenatua dagoena, kontatzeko ez zait otu Intxorta ingurua baina toki aproposagorik.
Audioa entzungai hainbat plataformatan: Anchor.fm, Spotify, Google Podcast, …
2022ko urriak 27
Horrela hasi nintzen egoerari buelta ematen. Pausoz pauso, lasterbiderik gabe
2022ko urriak 24
Etxera itzultzean hobeto egongo nintzela uste nuen baina zuloaren barrenean nengoen