ZAZPI – 11 Lehen etapa

Zazpi - 11 Lehen etapa

ZAZPI – 11 Lehen etapa 2022ko azaroaren 17a Nolako gogoa neukan bidaia hasteko! Lasterketa edo bidaien bezperan beti daukat sentsazio berdina: hasi dadila behingoan! Eta hasi naiz! Edo, hobe esanda, hasi gara. Ze, lehen egunetik oso babestuta egon naiz. Konpainia oso onean. Lagun zahar eta berriekin. Beheko bideoan ikusi dezakezu zein izan den ZAZPI proiektuaren […]

ZAZPI – 10 Entrenamenduak

Zazpi - 10 Entrenamenduak

ZAZPI – 10 Entrenamenduak 2022ko azaroaren 14a Bertan dago ZAZPI proiektuaren bidaia. Hainbat egun eta kilometro mordoxka bat izango dira. Ez dut sekula halakorik egin. Nire muga 100 kilometroko lasterketa batean dago. Eta ZAZPIn egunero kilometro gutxixeago izango diren arren, egunerokoak batuta… dezentez gehiago dira guztira. Nola prestatzen da bat horrelako zerbaitetarako? https://youtu.be/-IthRoiaZxg Entzun: Audioa […]

ZAZPI – 09 Ikasitakoak

Zazpi - 9 - Ikasitakoak

ZAZPI – 09 Ikasitakoak 2022ko azaroaren 10a Diagnostikoa zaplada bat izan zen. Esana dut lehenago ere. Nahiago nuke zaplazteko hori jaso barik bizitza gehiago apreziatzen jakin izan banu. Baina halaxe suertatu zen. Ez da gure esku egoten kolpeak jasotzea. Kolpea jaso ostean burua altxatu eta ingurura begiratzea bai, hori gure esku dago. Batzuk diote esklerosi […]

ZAZPI – 08 Ziurgabetasuna

ZIURGABETASUNA

ZAZPI – 08 Ziurgabetasuna 2022ko azaroaren 7a Zer da esklerosi anizkoitza? Eta, zer da esklerosi anizkoitzarekin bizitzea? Nik ez dakit bihar zer gertatuko zaidan. Baina, zuk badakizu? Ez dakit ea bihar beste eraso bat izango dudan, edo ez. Ez naiz horri begira bizi. Ez dut beldur horrekin bizi nahi. Gaitza hor dago, baina ez diot […]

ZAZPI – 07 Erronkak

ZAZPI - 07 Erronkak

ZAZPI – 07 Erronkak 2022ko azaroaren 3a Zergatik kirol-erronkak? Akaso ez duzu ulertzen. Eta hori ez da txarra, ondo dago. Desberdinak gara eta bakoitzak bere helburuak izan behar ditu, nahiz eta ez ditugun ulertzen. Nire kasuan kirol-erronkak izan dira nire helburuak. Nigandik tira egin dute. Gogorik ez neukanean aurrera jarraitzeko tresnak izan dira. Eta, gainera, […]

ZAZPI – 06 Botika

ZAZPI - 06 Botika

ZAZPI – 06 Botika 2022ko urriaren 31a Esklerosi anizkoitzak ez dauka sendabiderik. Tamalez. Beste hainbat gaitzen moduan. Hartzen dudan botika saiatzen da gaitza lo mantentzen. Saiatu, ez duelako beti helburua lortzen. Gainera, botiken albo-ondorioek beste su-txiki batzuk eragin ditzakete. Botiken inguruko nire errealitate hau, esperantzara kondenatua dagoena, kontatzeko ez zait otu Intxorta ingurua baina toki […]

ZAZPI – 05 Hobetzen

HOBETZEN

ZAZPI – 05 Hobetzen 2022ko urriaren 27a Leziorik ez. Ez nator errezeta bat bakarra dagoela saltzera. Ez. Nire kasuan horrela izan zen. Eta horrek ez nau hobea edo okerragoa egiten. Gaurkoan kontatu nahi dizuet nola hasi nintzen egoerari buelta ematen. Pausoz pauso, lasterbiderik gabe. https://youtu.be/uI2BtBbJGoA Entzun: Audioa entzungai hainbat plataformatan: Anchor.fm, Spotify, Google Podcast, … […]

ZAZPI – 04 Zuloan

ZAZPI - 04 Zuloan

ZAZPI – 04 Zuloan 2022ko urriaren 24a Gaur kontatzen dizuet nola heldu nintzen zuloaren punturik sakoneraino. Ez da masokismoa. Ez dut kontatzen nire zauriak erakusteko. Edo zaurietara gatza botaz gozatzen dudalako. Nago garrantzitsua dela oroitzea zeinen txarto egon izan garen. Ez da autoflajelazio ariketa bat. Memoria izatea ona da eta balio digu jabetzeko une txarrak […]

ZAZPI – 03 Ospitalera

Zazpi - 03 ospitalera

ZAZPI – 03 Ospitalera 2022ko urriaren 20a Gaurko kapituluarekin kontatzen dizuet nola lankide batek beldurtu ostean Mendaroko ospitalera joan nintzen begietan zer demontre neukan jakitera eta itzuli nintzen kortikoideak errezetatuta, besteak beste. Bost eguneko bidaia, 14 minutu pasatxoan laburtua. Ez nekien nola laburtu gehiago. Sentitzen dut. Eta eskerrik asko zure denboragatik. Zatoz nirekin! https://youtu.be/zk41SA6it_c Entzun: […]

ZAZPI – 02 Debuta

Zazpi - Debuta

ZAZPI – 02 Debuta 2022ko urriaren 17a Aurrekoan nioen ZAZPI proiektuaren lehen fasean kontakizuna landuko nuela. Eta, nondik hasi kontakizuna? Bada, gaitza antzeman nuen lehen egunetik. Gaurko kapituluarekin kontatzen dizuet nolakoa izan zen nire debuta. Grabazioa 2018ko otsailaren 3an igo nituen tontor berdinetan egina da, Topinburun eta Galdaramuñon. Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=24re22vglac Entzun: Audioa entzungai hainbat plataformatan: […]