ZAZPI bidaiaren ibilbidea

ZAZPI ibilbide osoa

ZAZPI probintzia, ZAZPI tontor

Euskal Herrian zehar egindako bidaia bat da ZAZPI, probintzia bakoitzeko mendi-tontorrik garaienak lotzen dituena.

300 bat kilometro pasatxo eta makina bat metro positiboko desnibela.

Pagomakurreko aparkalekuan ekin nion bidaiari eta Linzako aterpetxean amaitu.

Esan moduan 300 kilometro pasatxo 11 etapatan banaturik.

Hauek izan dira ibilbidean zehar loturiko zazpi mendiak, igotako hurrenkeran antolaturik:

  1. Aldamin (Bizkaia)
  2. Gorbeia (Araba)
  3. Aketegi (Gipuzkoa)
  4. Artzamendi (Lapurdi)
  5. Okabe (Nafarroa Beherea)
  6. Orhi (Zuberoa)
  7. Hiru Erregeen Mahaia

 

Zazpi tontor hauetaz gain beste makina bat pasa ditut, bata bestea baino ederragoa: Ireber, Soratxipi, Alkurruntz, Iparla, …

Hona hemen egindako etapen deskribapenak eta kronikak, testuan , bideoan zein audioan, baita GPX arrastoak ere.

Egin ezazu ibilbide hau zerorrek eta igo ZAZPI mendi-tontorrak!

Pagomakurre – Arantzazu
55 kilometro, 2.700 metro positibo

Arantzazu – Lizarrusti
36 kilometro, 2.200 metro positibo

Lizarrusti – Etxarri
26 kilometro, 1.100 metro positibo

Etxarri – Oronoz-Mugairi
42 kilometro, 1.500 metro positibo

Oronoz-Mugairi – Otsondo mendatea
21 kilometro, 1.400 metro positibo

Otsondo mendatea – Bidarrai
20 kilometro, 700 metro positibo

Bidarrai – Donibane-Garazi
30 kilometro, 1.600 metro positibo

Donibane-Garazi – Irati-Garazi
33 kilometro, 2.500 metro positibo

Irati-Garazi – Iturzaetako lepoa
17 kilometro, 1.200 metro positibo

Abodiko eski-estazioa – Orhi
10 kilometro, 900 metro positibo

Liza – Hiru Erregeen Mahaia
16 kilometro, 1.400 metro positibo

2022ko urriak 13

ZAZPI proiektua zer izango den aurkezten dut post honetan eta bere 3 faseak

2022ko urriak 7

Urduritasuna. Azken hilabeteetan buruan bueltaka ibilitakoa ateratzen hasteko unea.

Harpidetu bidaiaren berri izateko

ZAZPIren babesleak:

laboral kutxa
Erreka
gualbi-logoa

ZAZPI proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du

Eusko Jaurlaritza HPS