Kaixo!
Mikel Lizarralde dut izena. 1980an jaio nintzen Eibarren.
Ezkondua nago eta 2 alabaren aita naiz.
2018ko otsailaren 3an bikoitza ikusi nuen mendian korrika ari nintzela eta hortik aste batzuetara esklerosi anizkoitza zela esan zidaten.
Hori da daukadan gaitza.
Esklerosi anizkoitza gaitz neurologikoa da, degeneratiboa, kronikoa, sendagaitza, … ikaragarri abizen politak dituen gaixotasun horietako bat.
Nire sistema immunitarioa oker dabil eta buruko neuronak eta hauen arteko konexioa babesten duen sustantziari, mielinari, erasotzen dio.
Horren ondorioz bikoitza ikusi nuen. Beste batek eskuetako sentikortasuna galdu dezake, edota ezin izango du berriz oinez ibili.
Erasoka egiten du aurrera gaitz honek. Erasoa antzeman dezakegu, garunean neurona edo konexio garrantzitsu bati eragiten badio, edo ez. Igartzen badugu, akaso berreskuratuko dugu kaltetua izan den funtzio hori, edo ez.
Erasorik izango ote dugun edo ez, ezin jakin.
Ziurgabetasuna da esklerosi anizkoitza ondoen definitzen duen hitza.
Mila lagunetik batek daukagu eta mila aurpegidun gaitza esaten diote, pertsona bakoitzari modu ezberdin batean eragin diezaiokeelako.
2018 hasieran jasoriko kolpea handia izan zen niretzat, pentsatuko duzun moduan. Bizitzan gehien maite nuena galtzear nengoela uste nuen. Baina ingurukoen eta kirolaren laguntzaz, pixkanaka hobetzen joan nintzen.
Gaitzaren ezagutza handitzeko hainbat kanpaina egin ditut, hala nola 2019an Zegama-Aizkorrin korrika egin nuenean edota 2021ean ‘Gipuzkoa herriz herri’ bidaiarekin.
ZAZPI ekimenarekin nire historia nahi dut kontatu, mugimenduan, bidaia baten aitzakian.
2022ko urriak 13
ZAZPI proiektua zer izango den aurkezten dut post honetan eta bere 3 faseak
2022ko urriak 7
Urduritasuna. Azken hilabeteetan buruan bueltaka ibilitakoa ateratzen hasteko unea.