2022ko urriaren 6a
Urduri nago. Zertarako ukatu.
Azken aste eta hilabeteetan buruan bueltaka izan dudana ateratzen hasiko naiz gaur.
Barrua hustu nahian.
Proiektu berri bat daukat. Horregatik idazten dizut.
Hasieratik ohar bat: nitaz kokoteraino bazaude, baja eman mezu hauek jasotzetik.
Zein da proiektu hori?
Nire istorioa kontatzera noa.
‘Nire erreferenteak’ proiektuarekin besteenak jaso eta partekatu genituen. Batek baino gehiagok esan zidan nirea kontatzeko.
Toki finko batean, geldi-geldi, berba eta berba egin beharrean, mugimenduan kontatuko dut.
Bidaia bat eginaz. Erronka bat? Baita ere. Dena batean.
Diagnostikoa, gaitzarekin bizitzea, egoerari buelta ematea, … apaltasunez kontatua. Zerbaitek balio badio norbaiti, ni pozik.
Hemen ikusi dezakezu aurkezpen bideoa:
Proiektu hau burutzeko ez dizut dirurik eskatuko. Nahikoa arropa erosi didazue jada 😉
Enpresen babesletzak bilatzen ari naiz. Lau enpresa animatu dira jada eta proiektua burutu ahal izateko gutxieneko kopurua gertu daukagu.
Zuk lana egiten duzun enpresan horrelako proiektuak babesten badituzte, pasa arduradunei mezu hau eta idatzi diezadatela mikel@txo.eus helbidera. Estimatzen dizut laguntza.
Beraz, adi egon, laster hasiko da bidaia 🙂