2025eko martxoaren 15a
ZAZPI dokumentala zure herrian ematea nahiko bazenu bi modu daude.
Menditour ibiltaria herriz-herri dabil 2024ko film batzuk ematen. Herri horietako batzuetan ZAZPI dokumentala aukeratu dute. Ataunen bota zuten urtarrilean eta Otxandion duela aste batzuk.
Apirilaren 3an botako dute Zaldibarren.
Menditourren webgune honetan joaten dira argitaratzen zein herritan botako dituzten zein pelikula.
Beste herri batzuetan zuzenean jarri dira nirekin harremanetan eta ekitaldi berezia antolatu dugu: proiekzioa + hitzaldia.
Aurrena ZAZPI dokumentala ematen dugu eta ondoren solasaldia.
Eibarren horrela egin genuen martxoaren 13an, Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen Mendi Jardunaldien baitan. Ederra izan zen nire herrian bertan berrehun lagun pasatxoren aurrean egindako topaketa hau.
Hurrengo saioa Oñatin izango da, ekainaren 12an, Oñatiko Mendi Martxak antolatuta.
Bada, aipatutako bi aukeretako bat: Menditourren bidez edota jarri nirekin harremanetan mikel@txo.eus helbidera idatzita.
2023ko martxoak 16
Bidaiaren bigarren zatia. Amaieraren hasiera, Orhi mendira igotzen konpainia onean
2022ko abenduak 1