ZAZPI Kataluniako telebistan eta Azpeitian

2026ko maiatzaren 26a

“Set cims” abizena jarri diote katalanez Zazpi dokumentalari eta Kataluniako telebistaren 33 kanalean botako dute larunbat honetan, gabeko hamaikak hamar gutxitan (programazioa hemen), mundu mailako esklerosi anizkoitzaren egunaren aitzakian.

Eta ostegunean, maiatzaren 28an, Azpeitin emango dugu, 19:00etan Mendietxen.

Kristoren poza ematen dit proiektu honekin egin dudan bidea ikusteak.

Nire mugarria Mendifilmera aurkeztea zen. Baina horixe, aurkeztea. Besterik ez.

Ze orruak Mendifilmen onartu zutela zioen mezua iritsi zenean. Eta euskarazko film onenaren saria jaso genuela esan zidatenean? Uf.

Iñaki Peñak esaten zidan moduan, bi zortzi mila metroko mendi igotzearen modukoa izan zen.

Baina ez zen hor geratu kontua:

  • Bulgariako Bansko festibalean estreinatu zen Zazpi.
  • MendiTourrekin 9 herritan bota zen dokumentala eta ia denetan egon nintzen aurkezten.
  • Zuzenean nirekin kontaktuan jarrita beste hamaika herritar egon naiz.

Eta udazkenerako beste solasaldi pare bat dauzkat jada hitza emanda.

Kataluniako telebistan bota ostean haien Nahieran plataforman geratuko da ikusgai eta EITBren Primeran plataforman ere ikusi daiteke.

Dokumentala amaitzen den moduan amaituko dut mezu hau, Mariaren esaldi hura parafraseatuz: nork esan behar zidan Zazpi proiektuarekin hainbeste gauza on etorriko zirenik.

Eskerrik asko, bihotz bihotzez.

2026ko udaberria Mendi_Astea_Mikel-Lizarralde

2023ko martxoak 16

Bidaiaren bigarren zatia. Amaieraren hasiera, Orhi mendira igotzen konpainia onean

2022ko abenduak 1

Batzuetan planak pikutara bidaltzea ez da kontu txarra, bidaiaz gozatzeko balio badigu

Harpidetu bidaiaren berri izateko

ZAZPIren babesleak:

laboral kutxa
Erreka
gualbi-logoa

ZAZPI proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du

Eusko Jaurlaritza HPS