2022ko urriaren 24a
Gaur kontatzen dizuet nola heldu nintzen zuloaren punturik sakoneraino.
Ez da masokismoa. Ez dut kontatzen nire zauriak erakusteko. Edo zaurietara gatza botaz gozatzen dudalako.
Nago garrantzitsua dela oroitzea zeinen txarto egon izan garen. Ez da autoflajelazio ariketa bat. Memoria izatea ona da eta balio digu jabetzeko une txarrak eta onak tartekatzen dituela bizitzak.
Bietatik daukagu.
Eta une txarrak izanda, une onek balio gehiago lortzen dute.
Hauxe izan da orain arteko momenturik txarrena.
Momentuan ez banekien arren, gero hobera egin nuen.
Audioa entzungai hainbat plataformatan: Anchor.fm, Spotify, Google Podcast, …
Kapitulu honetan Eibarko Urki auzoan hasten naiz, autopista alboan (hortik trafiko zarata), Unbe aldera doazen eskaileretan gora.
Ondoren Altamira eta Iraegi erdikoa baserri inguruan nabil. Inguru honetan.
2022ko urriak 20
Mendaro-Eibar-Mendaro ibilbidea eginaz gogoratzen dut ospitalera joan nintzenekoa
2022ko urriak 17
Esklerosi anizkoitza lehen aldiz nola sumatu nuen kontatzen dut kapitulu honetan