ZAZPI - 07 Erronkak

2022ko azaroaren 3a

Zergatik kirol-erronkak?

Akaso ez duzu ulertzen. Eta hori ez da txarra, ondo dago.

Desberdinak gara eta bakoitzak bere helburuak izan behar ditu, nahiz eta ez ditugun ulertzen.

Nire kasuan kirol-erronkak izan dira nire helburuak. Nigandik tira egin dute. Gogorik ez neukanean aurrera jarraitzeko tresnak izan dira.

Eta, gainera, bidelagun ditut. Tarteka, egun goibeletan, atzera begiratu eta ikusten dut diagnostikoaren ostean zer egiteko gai izan naizen. Eta irribarre txiki bat irten ostean, bihar ere eguzkia irtengo dela jabetzen naiz.

Entzun:

Audioa entzungai hainbat plataformatan: Anchor.fm, Spotify, Google Podcast, …

Grabazioaren ibilbidea:

Ibur-erreka poligonoan gora Egoarbitza mendira igotzen naiz. Handik, Karabietako mendatean errepidea gurutzatu eta Azkonabitza azpitik Eibarrera itzultzen naiz Galdaramuñoren magaletik.

2022ko urriak 31

Sendabiderik ez duena lo mantentzen saiatzen den botika eta bere ondorioei buruz berbetan

2022ko urriak 27

Horrela hasi nintzen egoerari buelta ematen. Pausoz pauso, lasterbiderik gabe

Harpidetu bidaiaren berri izateko

ZAZPIren babesleak:

laboral kutxa
Erreka
gualbi-logoa

ZAZPI proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du

Eusko Jaurlaritza HPS