Zer da ZAZPI proiektua?

ZAZPI proiektuaren helburua da nire historia kontatzea: esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa, hasierako kolpea, egoerari buelta ematen hastea, nire inguruaren papera, kirola, …

Horretarako, kamera aurrean jarri eta hizketan aritu ordez, bidaia bat egingo dut.

ZAZPI proiektuak hiru fase izango ditu:

  1. Kontakizuna
  2. Bidaia
  3. Dokumentala

 

Kontakizunarekin hasi naiz jada eta blogean irakurri, ikusi eta entzun dezakezu bidaia. Kapituluka joango natzaizu proiektuaren berri ematen: nor naizen, nola antzeman nuen lehenengoz gaitza, diagnostikoa, … Kontakizun hau neronek egingo dut, tipi-tapa.

Ondoren etorriko da bidaia eta hor Pello Osorok lagunduko nau. Bidaiaren nondik norakoak ez dizkizut kontatuko oraindik. Jarraitu kontakizuna eta lanbroa altxatzen ikusiko duzu 😉

Amaitzeko, dokumentala. Hau izango da proiektuaren azken emaitza. Bidaian zehar Pellok grabaturiko irudiekin eta Maite Arroitajauregi Mursegoren musikarekin osatuko dugu.

Zatoz nirekin bidaia honetan eta jarraitu kontakizuna!

Zazpi 01 aurkezpena

2022ko urriak 13

ZAZPI proiektua zer izango den aurkezten dut post honetan eta bere 3 faseak

2022ko urriak 7

Urduritasuna. Azken hilabeteetan buruan bueltaka ibilitakoa ateratzen hasteko unea.

Harpidetu bidaiaren berri izateko

ZAZPIren babesleak:

laboral kutxa
Erreka
gualbi-logoa

ZAZPI proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du

Eusko Jaurlaritza HPS

2022 CC – BY – SA