Gaixotasun neurologikoa da esklerosi anizkoitza, sendaezina, degeneratiboa eta kronikoa.
Mila lagunetik batek dauka esklerosi anizkoitza eta emakumeengan askoz eragin handiagoa gizonengan baino.
Gaztetan diagnostikatu ohi den gaitza da, 20 eta 40 urteen artean.
Mila aurpegidun gaitza dela esaten dute, pertsona bakoitzari modu zehatz batean eragiten diolako.
Niri modu batean eragin dit eta desberdina da beste batek bizi duenarekiko. Horregatik ez dut gustuko kolektibo baten ordezkari moduan aurkeztea nire burua.
ZAZPI proiektuarekin nire historia kontatu nahi izan dut. Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zidatenetik bizi izan dudana.
Ondoren datozen kapituluetan aurkituko duzu gaitza topatu didatenetik nire historia: