2022ko abenduaren 5a
Batzuetan gidoiaz paso egitea gu geu askatzeko modua da.
Nahiz eta gure buruan ahots batek plastada ematen jarraitu dezakeen.
Ohitura zaharren kortse horretatik askatzea ez da berehalakoa. Ez da samurra.
Hori ere prozesu bat da. Bidaia bat.
Gaurkoan seigarren etaparen laburpena daukazue. Behean.
ZAZPI bidaiko laugarren tontorra igo genuen. Gustura 🙂
Hortxe laburpena bideoan eta audioan.
To GPX fitxategira eta Stravako jarduerara sarbidea.
Otsondoko mendatean ekin genion ZAZPI bidaiako seigarren etapa honi, autokarabanan lo egitearen abantailak 🙂
Eta, etaparen honetan nondik nora ibili behar ginen ikusita, 600 metroko altueran ekiteak samurragoa egiten zuen eguna.
Lapurdiko mendi garaiena, Artzamendi (926 metro), genuen zain eta haranzko norabideaz irten ginen.
Gorramendira doan errepiderantz jo baina segituan gainez gain zihoan mendi-bidea hartu genuen. Hala ere, gora-behera ibiltzeko umorerik ez badaukazu, lehen kilometroetan Gorramendira doan errepidetik joan zaitezke.
Ehiza-postu batzuen aldamenetik doa bidea, beraz, urte-sasoiaren arabera kontuz ibili beharra dago.
Lau bat kilometrora ekialderantz joateari utzi eta iparralderantz egin genuen.
Zazpi kilometro eta erdira berriz hartu genuen ekialderantz eta jaitsiera bati ekin genion.
Jaitsiera txiki hau amaitu eta berehala GR-10 ibilbidearekin bat egin genuen tarte labur batez, Artzamendi mendiaren magalean berriz agurtu arte.
Halakoan, ia 10 kilometro generamatzala, errepide bat hartu genuen, Artzamendi tontorrera kotxean lasai-lasai igo daitekeelako. Kontuz, jende ugari igotzen baita kotxean tontorreraino, bertako ikuspegiaz gozatzeko.
Artzamendi tontorrean antena eta radar handi deigarri batzuk daude.
Mendi tontorrean lainoa dagoen egunetarako komeni da ibilbidearen track-a gurekin eramatea, erraz galtzeko modukoa delako goialdeko ingurunea.
Sei bat kilometroko jaitsiera dago Artzamenditik Bidarraira.
Etapa Nobilia zubian amaitu genuen, 20 bat kilometroren ostean.
2022ko abenduak 1
Batzuetan planak pikutara bidaltzea ez da kontu txarra, bidaiaz gozatzeko balio badigu
2022ko azaroak 28