ZAZPI - 09 Ikasitakoak

2022ko azaroaren 10a

Diagnostikoa zaplada bat izan zen. Esana dut lehenago ere.

Nahiago nuke zaplazteko hori jaso barik bizitza gehiago apreziatzen jakin izan banu.

Baina halaxe suertatu zen.

Ez da gure esku egoten kolpeak jasotzea.

Kolpea jaso ostean burua altxatu eta ingurura begiratzea bai, hori gure esku dago.

Batzuk diote esklerosi anizkoitza dela bizitzan karta txarrak tokatzea. Nire kasuan ez da horrela.

Eta kapitulu honetan azaltzen saiatu naiz.

Eta, zuk, nola ikusten duzu?

Entzun:

Audioa entzungai hainbat plataformatan: Anchor.fm, Spotify, Google Podcast, …

2022ko azaroak 7

Ziurgabetasuna da esklerosi anizkoitza ondoen definitzen duen hitza. Bihar zer gertatuko da?

2022ko azaroak 4

Erronkek lagundu didate nire buruarengandik tira egiten, nire onena ematen

Harpidetu bidaiaren berri izateko

ZAZPIren babesleak:

laboral kutxa
Erreka
gualbi-logoa

ZAZPI proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du

Eusko Jaurlaritza HPS