ZAZPI - 19 Bederatzigarren etapa

2022ko abenduaren 15a

Kitto.

Hauxe duzu bidaiaren azken etapa, oraingoz.

Irati-Garazin ekin nion egunari eta Orhi mendi alderantz joan nintzen.

Agenda kontuak zirela eta hauxe izan zen egin ahal izan nuen azken etapa.

Bi tontor eta 40 kilometro geratzen zaizkit.

Aurreikusita neukan moduan ezin amaitzeak aukera berri bat sortu dit, ederragoa. 2023an amaituko dut.

Perspektiba kontua. Kale? Edo aukera berri bat?

Optimista burugogorra izaten jarraitzen dut 😉

GPX fitxategira eta Stravako jarduerara sarbidea.

Entzun:

Audioa entzungai hainbat plataformatan: Anchor.fm, Spotify, Google Podcast, …

Ibilbidearen deskribapena:

ZAZPI bidaiaren bederatzigarren etapa Irati-Garazin ekin nuen, GR-10aren marka zuri-gorriei jarraituz.

Kilometro eta erdiko igoera baten ostean, mapetan Iratiko lakua bezala ezagutzen den putzuaren alturan errepidea gurutzatu eta Hegi Xuria izeneko mendirantz igotzen jarraitu nuen.

Hor hasten (edo amaitzen, daramazun norabidearen arabera) dira Iratiko etxolak. Ia bost kilometro neramatzanean Iratiko etxolen alboan dagoen dendara iritsi nintzen, bere aparkaleku eta errepidearekin. GR-10ak ezkerretara, ekialdera, hartzen du, Bagargiko lepora, eta nik hegoalderantz jo nuen errepidetxo batean gora.

Kotxe bat bera ere ez zen pasa errepide honetan gora egin nituen kilometro eta erdian.

Halakoan, errepidea utzi eta mendi magalean gora igotzen hasi nintzen, ehiza-postuen albotik pasatzen, Odeizügaina mendiaren tontorrera iritsi arte.

Berez, plana jarraitu izan banu, Orhi mendiaren tontorrera joan behar nintzen, baina zegoen haizearekin eta bakarrik egonik, nahiago izan nuen alferrikako arriskurik ez bizitzea.

Horregatik, Odeizügainaren ostean GR-12arekin markak jarraitu nituen. Lehenbizi bailara eder baten erdi-erditik jaitsi nintzen Ibarrondoa izeneko txaboletaraino.

GR-12ak Orhi mendia alderik alde zeharkatzen du bere magaletik. Aurrena basoa. Ondoren senda estua, Iturzaetako lepora iritsi arte.

2022ko abenduak 12

Donibane-Garazi ederretik abiatu eta Nafarroa Behereko gailurrik garaienaren bila

2022ko abenduak 8

Bidaian bizitako orain arteko etaparik bitxi eta ederrena, babak eltzetik ateratzen

Harpidetu bidaiaren berri izateko

ZAZPIren babesleak:

laboral kutxa
Erreka
gualbi-logoa

ZAZPI proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du

Eusko Jaurlaritza HPS