Donostian emankizuna, azkena ote?

2026ko apirilaren 13a

Etzi, apirilaren 15ean, asteazkena, Donostian ZAZPI dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango dugu.

Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan izango da, Prim kaleko 35. zenbakian, arratsaldeko 19:00etan.

Besterik ez dago programaturik eta ziurrenik, hauxe izango da ZAZPI dokumentalaren azken emankizuna.

Proiektu honi ekin nionean ez nuen uste horrelako ibilbide polita izango zuenik. 2024ko MendiFilm jaialdian parte hartzea eta euskarazko film onenaren saria jasotzea sekula ahaztuko ez dudan zerbait izan zen.

MendiTour ibiltariaren baitan 9 herritan bota zen dokumentala eta horietaz gain, zuzenean nirekin hitz eginda, beste hainbeste herritan antolatu dugu emankizuna: OƱatin, Orion, Gasteizen, Ormaiztegin, Adunan, Tekniker enpresa (Eibarren), Donezteben, Beran eta Iurretan.

Hamargarrena izango da Donostiakoa. Eta, ziurrenik, azkena.

Berehalakoan espero ez nuen bide ederra izan da ZAZPI. Eskerrik asko interesa azaldu duzuen denoi.

ZAZPI Club Vasco de Camping Donostia

2023ko martxoak 16

Bidaiaren bigarren zatia. Amaieraren hasiera, Orhi mendira igotzen konpainia onean

2022ko abenduak 1

Batzuetan planak pikutara bidaltzea ez da kontu txarra, bidaiaz gozatzeko balio badigu

Harpidetu bidaiaren berri izateko

ZAZPIren babesleak:

laboral kutxa
Erreka
gualbi-logoa

ZAZPI proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du

Eusko Jaurlaritza HPS