2022ko azaroaren 24a
Egun lasaia aurreikusten nuen.
Baina ez zen hala izan.
Lehen egunean 55 km.
Bigarren egunean 35 km.
Hirugarren egunak 26 km “bakarrik” zeuzkan.
Ia-ia atseden eguntzat neukan.
Baina ez zen hala izan.
Ikusi edota entzun eta jabetuko zara zergatik.
Hemen dago GPX fitxategira eta Stravako jarduerara sarbidea.
Hirugarren etapa hemen:
Audioa entzungai hainbat plataformatan: Anchor.fm, Spotify, Google Podcast, …
Etapa hau Lizarrustiko mendatean hasi genuen.
Lizarrustitik Puttarri mendi tontorrera joan nahi nuenez, aurrena errepidean behera joan ginen, Nafarroa alderantz jaitsiz.
Kilometro inguru jaitsi eta mendi-bidea hartu genuen, ezkerrerantz eginda. Eta hor, aldapan gora bost bat kilometroz, baso ederrean zehar.
Igo eta jaitsi toki beretik egin genuen Puttarrira, beraz, indarrak ez badituzu soberan, ez daukazu zertan egin behar. Azken parte malkartsua dauka Puttarrik, baina goian dagoen ikuspegiak merezi du.
Berriz lepora jaistean ez genuen ganoraz bidea aurkitu eta pixka bat galduta egon ginen. Hala ere, track-a erlojuan edukita, laster itzuli ginen bide onera.
Hurrengo toki garrantzitsua Igaratza zen. Zazpi kilometro eta erdi neramatzan han.
Hor pista bat hartu eta kilometro batzuetan aurrera egiten da. Beloki mendia eskuinetara utzi, Ttutturre eta bere albokoak ezkerretara, eta Errazkingo txabolen inguruan pistari joaten utzi eta ezkerretara doan bidezidor bat hartu nuen.
Belardia hasieran, basoa ondoren, ehiza postu batzuen albotik pasa nintzen kilometro batzuetara, eta ondoren, 16,5 kilometro inguruan antena batetara doan porlanezko pista hartu nuen.
Porlanezko pista horri jarraituta Baraibar herrixkara iristen da. 19 kilometro inguru neramatzan ordurako.
Baraibartik Lekunberrira jaitsi behar nuen. Egongo da mendi-bide ederren bat, baina ni errepide bazterretik joan nintzen.
23. kilometro ingurua zen Lekunberrira iritsi nintzenerako. Aralarrera daraman errepidetik herriko plazaraino joan beharra dago. Eta herriko plazan Plazaolako trenbide zaharra hartu.
Tunel bat igaro eta eskuinerantz hartu beharra dago, marka zuri-gorriak jarraitzen iritsiko gara Etxarrira, ia 26 kilometro eginda.
Etapa honetan zentzuzkoa izan daiteke Etxarrin amaitu ordez Lekunberrin geratzea, bertan lo egiteko aukera gehiago daudelako.
2022ko azaroak 21
2022ko azaroak 17