ZAZPI herriz-herri

Zazpi Eibarko Coliseoan

ZAZPI dokumentala herriz-herri 2025eko martxoaren 15a ZAZPI dokumentala zure herrian ematea nahiko bazenu bi modu daude. Menditour Menditour ibiltaria herriz-herri dabil 2024ko film batzuk ematen. Herri horietako batzuetan ZAZPI dokumentala aukeratu dute. Ataunen bota zuten urtarrilean eta Otxandion duela aste batzuk. Apirilaren 3an botako dute Zaldibarren. Menditourren webgune honetan joaten dira argitaratzen zein herritan botako […]

Mendifilm 2024 euskarazko film onena

Euskarazko film onena - Mendifilm 2024

Aurrekoan nioen ez zitzaidala burutik pasa ere egiten Mendifilm 2024 festibalean Zazpi dokumentala onartuko zutenik.

Zer esan sari bat lortzeari buruz? Ezta pentsatu ere!

Ba, hara, 2024ko EiTB Saria Euskarazko Film Onenari eman diote Zazpi dokumentalari.

Zortzimila metrora banengoen Mendifilmen parte-hartzearren, zer esan sari hau jasota nola sentitzen naizen. 

Eskerrik asko bihotz-bihotzez.

ZAZPI – 21 Hamaikagarren etapa

ZAZPI-21-Hamaikagarren-etapa

ZAZPI – 21 Hamaikagarren etapa 2023ko martxoaren 23a Amaieraren amaiera. Hamaikagarren eta azken etapan Nafarroako eta Euskal Herriko mendirik garaiena igo dugu: Hiru Erregeen Mahaia. 300 kilometro pasatxoko bidaia Euskal Herrian zehar. Kontakizunean diodan moduan, ez dut uste balentria bat egin dudanik. Bizitza normal bat izan nahi duen optimista burugogor bat naiz, besterik ez. Hala […]

ZAZPI – 20 Hamargarren etapa

Zazpi - 20 - HAMARGARREN - etapa

ZAZPI – 20 Hamargarren etapa 2023ko martxoaren 16a Amaieraren hasiera. Orhi magalean utzi nuen ZAZPI bidaia behin-behinean Bederatzigarren etapan. Lau hilabete ostean, hemen naiz berriz. Lagun jakin batzuekin amaitu nahi nuen ZAZPI bidaia, eta denen agendak koordinatzeko lau hilabete behar izan ditugu. Izaban pasa genuen martxoko lehen asteburua. Mendira koadrilako Fran, Fernando Errekalde mendiko gida […]

ZAZPI – 19 Bederatzigarren etapa

Zazpi - 19 Bederatzigarren etapa

ZAZPI – 19 Bederatzigarren etapa 2022ko abenduaren 15a Kitto. Hauxe duzu bidaiaren azken etapa, oraingoz. Irati-Garazin ekin nion egunari eta Orhi mendi alderantz joan nintzen. Agenda kontuak zirela eta hauxe izan zen egin ahal izan nuen azken etapa. Bi tontor eta 40 kilometro geratzen zaizkit. Aurreikusita neukan moduan ezin amaitzeak aukera berri bat sortu dit, […]

ZAZPI – 18 Zortzigarren etapa

Zazpi - 18 Zortzigarren etapa

ZAZPI – 18 Zortzigarren etapa 2022ko abenduaren 12a Gure iragana eta oraina. Bien arteko zubi-lana egin du Donibane-Garazik. Bertatik ekin diot bidaia honetako zortzigarren etapari. GR-10 ibilbideari jarraituz Nafarroa Behereko gailurrik garaienaren bila irten naiz. Zortzigarren etapa hau luzea izan da. Baina toki eta modu ederrean amaitu da. Ikusi, entzun, eta jakingo duzu zergatik diodan […]

ZAZPI – 17 Zazpigarren etapa

Zazpi - 17 zazpigarren etapa

ZAZPI – 17 Zazpigarren etapa 2022ko abenduaren 8a Ez dakit. Nola laburtu egun hau? Gauza desberdin asko esan ditzaket. Eta ez litzateke gezurrik egongo. Hasteko, ez nuela uste etapa egongo zenik. Bestetik, ezezagun bati ZAZPI bidaia goitik behera kontatu diodala. Esan nezake gaurko etapa dela orain arteko aho-zapore gozoena utzi didana. Edota mendilerro zoragarri batean […]

ZAZPI – 16 Seigarren etapa

Zazpi - 16 Seigarren etapa

ZAZPI – 16 Seigarren etapa 2022ko abenduaren 5a Batzuetan gidoiaz paso egitea gu geu askatzeko modua da. Nahiz eta gure buruan ahots batek plastada ematen jarraitu dezakeen. Ohitura zaharren kortse horretatik askatzea ez da berehalakoa. Ez da samurra. Hori ere prozesu bat da. Bidaia bat. Gaurkoan seigarren etaparen laburpena daukazue. Behean. ZAZPI bidaiko laugarren tontorra […]

ZAZPI – 15 Bosgarren etapa

Zazpi - 15 Bosgarren etapa

ZAZPI – 15 Bosgarren etapa 2022ko abenduaren 1a Moldatzeko gaitasuna. Egoerari egokitzen asmatzea. Ez nator Darwinen teoriak aipatzera. Azken urteetan horretan asmatu nahian dihardut. Eta bidaian hori praktikan jartzen ari naizela iruditzen zait. Plan bat neukan egina bidaia honetarako, bere ibilbide eta etapekin. Baina gauza bat da etxeko epeltasunean norbere buruan irudikatzea eta bestea bidaiari […]

ZAZPI – 14 Laugarren etapa

Zazpi - 14 - laugarren etapa

ZAZPI – 14 Laugarren etapa 2022ko azaroaren 28a Hirugarren etapa amaitu nuen pentsatuz etxera nahi baino goizago iritsiko nintzela. Baina saiatzea nahi nuen. Atzo nola amaitu nuen banekien. Gaur nola egongo nintzen ez. Eta hori jakin barik, ez nuen erabakirik hartu nahi. Ekin diot egunari. Serio demonio. Etapa zatitxotan banatu dut, egingarriagoa bihurtu nahian. Larraungo […]